ENPRESA
AURKEZPENA
CODEAM, S.L. enpresa 1990ean eratu zenetik, industri konpresoreak merkaturatzen, konpontzen eta mantentzen dihardu. Halaber, aire konprimituko instalazioak jartzen eta tresna pneumatikoak saltzen ditu.
Gaur egun, CODEAM, S.L. enpresak zerbitzuak gehitu ditu eta bezeroei lehen baino zerbitzu gehiago eskaintzen dizkie. Izan ere, CODEAM, S.L. aire konprimituari, hotz industrialari, aire-girotze industrialari eta tresna pneumatikoari buruzko aholkularitzan espezializatu da.
CODEAM, S.L. baltzuak giza talde handia du arlo horietan aholku emateko. Laguntza Teknikoko Zerbitzua (LTZ) ere badu, merkaturatutako ekipamenduak konpontzeko eta horien mantentze-lanak egiteko.
BABESLETZA
CODEAM, S.L. eratu zenetiko 20. urteurrena ospatzeko, Zarauzko Triatloi taldearen babeslea da.
Talde-lanean sinesten dugulako.
